XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

II ATALBURUA
ESKOLA KONTSEILUA
HAUTAKETA PROZEDIMENDUAREN GARAPENA
Arau Orokorrak.

33. Artikulua.

- Ikastetxeetako eskola kontseilua, bi urteko eperako eratuko da, epe horren barruan eman daitezkeen hutsuneak bete daitezenaren kaltetan gabe.

34. Artikulua.

- Eskola kontseiluko kideen aukeraketa, ikasturtearen lehenengo hiruhilabetekoaren barruan egingo da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak erabaki dezan epealdian.

35. Artikulua.

- Hezkuntza komunitateko atal ezberdinen ordezkarien hautaketa, egun ezberdinetan gauzatuko diren ekintzez burutuko da.

Hala ere, klaustroaren eta administrazio eta zerbitzuetako langilegoaren ordezkarien aukeraketa, egun berean egin ahal izango da.

36. Artikulua.

- Hauteskundeak egingo direneko epealdia Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztu dezanean eta epealdi honi hasera eman ondorengo zazpi egunen barruan, hauteskunde batzorde bat eratuko da ikastetxe bakoitzean lehendakaria izango den zuzendariak, irakasle batek, guraso edo tutore batek eta, O.H.O.-ko goi ziklotik hasita, ikasle batek osatuko dutela eta zozketa bidez aukeratuko direla horretarako.

Era berean, ordezko kide bat aukeratuko da sektore bakoitzeko.